TTIP siglen atzean Europa eta Estatu batuen arteko merkataritza eta inbertsio akordioa ezkutatzen da. Akordio horrek merkataritza eta inbertsioei baino askoz alor gehiagori eragingo die: ingurugiroari, osasun publikoari, lan eskubideei edo baita sistema demokratikoari berari ere. Gaia jorratzeko gurekin ditugu Josu Juaristi, EH Bilduko europarlamentaria, Laura Gonzalez de Txabarri, ELA sindikatuko nazioarteko arduraduna, eta Xavier Caño, Attac-eko kidea eta kazetaria. Saioaren bigarren zatian Faiz Muhammad Balutx elkarrizketatu dugu, ‘Balutxistango Desagertuen Nazioarteko Ahotsa’ elkarteko kidea. Balutxistanen bizi den egoera azaldu eta euren egoeraren berri nazioartean hedatzeko egiten ari diren protesten berri eman digu.