BILAKETAK

Asteko argazkia

RSS-Podcast

aa

Gari Garaialde Bostok photo

Asteazkenetan argazkiei begira jarri ohi gara. Gaurkoan, argazkiak baino Iruñeko Peñen Federazioak aurkeztu berri dituen parkartetako irudiei begira jarri gara Argazkipresseko Jagoba Manterola argazkilariarekin. Pankartetan nabaritu da aldaketa, aurtengo San Ferminetako argazkietan ere nabarituko da aldaketa hori?

“Asteko argazkiak” atalean asteazkenetan argazkiei begira jarri ohi gara eta gaur Bostok Photoko Gari Garaialderen txanda izan da. Ikasturtea agurtzeko suaren bueltan jarri gara urtaro berriari ongietorria emanez. Euskal Herriko txoko hainbatetan bart gauean ateratako lau argazki ekarri dizkigu. San Juan gauak duen berezitasunaz, sutan erretzen ditugun horiez (apunte eta liburuak askok) hitz egin dugu.

03“Asteko argazkiak” atalean asteazkenetan argazkiei begira jarri ohi gara eta gaur Bostok Photoko Gari Garaialderen txanda izan da. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikasleek gaur abiatu duten selektibitate frogari begira jarri gaitu. Multzoa eta masifikazioa gailentzen diren bitartean norbanakora jaitsi beharra aipatu digu Garaialdek.

Asteazkenetan argazkiei begira jarri ohi gara. Gaurkoan, Nafarroako aldaketa argazki eta irudietan nola somatu den egunotan aipatu digu Argazkipresseko Jagoba Manterola argazkilariak. Horretarako, bi adibide ekarri dizkigu. Batetik, hauteskunde hauetan galtzaile nagusi izan den UPN eta bertako ordezkarien azken agerraldiak eta bestetik, itxura guztien arabera Nafarroako presidente berria izango den Uxue Barkos, Geroa Bai-ko hautagaia.

001 “Asteko argazkiak” atalean astearteetan argazkiei begira jarri ohi gara eta gaur Bostok Photoko Gari Garaialderen txanda izan da. Hauteskunde kanpaina aitzaki hartuta, alderdien mezuak hedabideetan nola lantzen diren aztertu dugu berarekin. Kazetaritza baino propaganda itxura hartzen duela askotan aipatu digu, informazio iturri izan beharrean hedabide huts bilakatzen direla komunikabideak, alegia.

Gari Garaialde / Bostok photo “Asteko argazkiak” atalean astearteetan argazkiei begira jarri ohi gara eta gaur Bostok Photoko Gari Garaialderen txanda izan da. Maiatzaren Lehenaren jiran martxan jarritako Eraldia ekimenera begira jarri gaitu, Añorga Txikiko Firestone lantegi zaharra berreskuratu eta ekonomia sozial eta eraldatzailearen topalekura eramanez. Neska gazteen parte hartzea, gazte zein helduen uztarketa eta handiaren aurrean txikien elkarkuntza islatzen duten hiru argazki ekarri dizkigu, hirurak berak ateratakoak.

Asteko Argazkia 150422 Argazkiak oinarri hartuta Mediterraneoan izandako tragediari begira jarri gara “asteko argazkiak” atalean Bostok Photoko Gari Garaialderen eskutik. Orain bi aste Alpeetako istripuarekin egin bezala oraingoan ere gertakari hau prentsara, argazkietara ekartzeko dauden zailtasunak izan ditugu hizpide. Hedabide bat baino gehiagok erabili duen formula: antzeko beste gertakari bateko argazkia hautatzea. Hiru adibide ekarri dizkigu.

« Aurreko berriak :: Hurrengo orrialdea »