BILAKETAK

Bertso musikatua

RSS-Podcast

aa

la foto(1)

Ikasturte berriarekin batera sortzaileen txokoa jarri dugu martxan ostiraletan. Hainbat sortzaile, musikari eta abeslari gonbidatuko ditugu gure estudiora euren lanen berri eman eta zuzenean kanta diezaguten. Gaur, lekuko aldaketa egin dugu. Aurreko ikasturtean ondoan izan dugun Ane Arruti agurtu dugu, hemendik aurrera gurean izango den Andrea Lopetegiri ongi etorria emateko. Kuraia taldearen bertsio bat kantatu digute biek elkarrekin.

Gaurkoan agur kutsua hartu dute “bertso musikatuek”. Ikasturteko azken Kalegorrian saioa izanik, info7ko kazetariok kantuan jarri gara Ane Arruti eta Ion Telleriaren gitarren eta Ekain Zubizarretaren ukelelearen doinura. Agin Laburu eta Nekane Zinkunegik prestatu dizkigute agurrerako bertsoak. Mila esker kuadrila eta uda ona izan!

Bertso musikatuen bidez egiten dugu asteko errepasoa ostiraletan. Asteko hainbat gairen inguruko bertsoak prestatzen dizkigute hainbat bertsolarik eta gero horiei musika jartzen die zuzenean Ane Arrutik gitarra hartuta. Gaurkoan, Agin Laburu kirol prentsari begira jarri zaigu, mundiala eta tourra, besteak beste, hizpide hartuta. Eskerrik asko bikote!

Bertso musikatuen bidez egiten dugu asteko errepasoa ostiraletan. Asteko hainbat gairen inguruko bertsoak prestatzen dizkigute hainbat bertsolarik eta gero horiei musika jartzen die zuzenean Ane Arrutik gitarra hartuta. Baina gaur beste bi piraten bisita jaso dugu eta Iñaki Apalategiren bertsoei ahotsa jarri die Ion Telleriak eta musika berriz Ekain Zubizarretak bere ukelelearekin. Hobetzen ari zarete mutilak! Plazer bat!

Bertso musikatuen bidez egiten dugu asteko errepasoa ostiraletan. Asteko hainbat gairen inguruko bertsoak prestatzen dizkigute hainbat bertsolarik eta gero horiei musika jartzen die zuzenean Ane Arrutik gitarra hartuta. Gaurkoan, Nekane Zinkunegik hainbat gai ekarri dizkigu bertsotara: “Cuadrilla busca cita” saioa, monarkia edota euskal preso politikoen eskubideen defentsa. Gozatu!

Bertso musikatuen bidez egiten dugu asteko errepasoa ostiraletan. Asteko hainbat gairen inguruko bertsoak prestatzen dizkigute hainbat bertsolarik eta gero horiei musika jartzen die zuzenean Ane Arrutik gitarra hartuta. Gaurkoan, Maddi Sarasuak igandeko giza katea ekarri digu bertsotara eta Anek berriz, itsasoari begira jarri gaitu Benito Lertxundiren doinuarekin. Mila esker bikote!

Bertso musikatuen bidez egiten dugu asteko errepasoa ostiraletan. Asteko hainbat gairen inguruko bertsoak prestatzen dizkigute hainbat bertsolarik eta gero horiei musika jartzen die zuzenean Ane Arrutik gitarra hartuta. Gaurkoan, Saioa Alkaizak “Espero genezakeen hilketa baten kronika” idatzi digu Aritxulegiko basoan aste honetan gertaturikoari erreferentzia eginez. Mila esker bikote!

Bertso musikatuen bidez egiten dugu asteko errepasoa ostiraletan. Asteko hainbat gairen inguruko bertsoak prestatzen dizkigute hainbat bertsolarik eta gero horiei musika jartzen die zuzenean Ane Arrutik gitarra hartuta. Gaurkoan Agin Laburuk idatzi dizkigu bertsoak pasa berri ditugun hauteskundeen bueltan. Mila esker bikote!

« Aurreko berriak :: Hurrengo orrialdea »