la foto(1)

Ikasturte berriarekin batera sortzaileen txokoa jarri dugu martxan ostiraletan. Hainbat sortzaile, musikari eta abeslari gonbidatuko ditugu gure estudiora euren lanen berri eman eta zuzenean kanta diezaguten. Gaur, lekuko aldaketa egin dugu. Aurreko ikasturtean ondoan izan dugun Ane Arruti agurtu dugu, hemendik aurrera gurean izango den Andrea Lopetegiri ongi etorria emateko. Kuraia taldearen bertsio bat kantatu digute biek elkarrekin.