BILAKETAK

Zer entzun, ikusi, irakurri

RSS-Podcast

aa

Informazio eskubideaz aritu zaigu gaur Fito Rodriguez, “kopia eta atxiki” noiz da zer? Jabego intelektuaren inguruko hausnarketa egin du Fitok talaiatik honetan.  Ikasleen artean ere maiz ematen da Copy+paste-a, baina,  jakin daiteke zein den testu horren iturria. Baina nola jakin ordea zerbait kopiatua ote den  literaturan? Eman al dira gai honen inguruan urratsak? Zer dio legeak? Nola kudeatu erabilpen hori ekonimikoki?

Mikel Begoña zendu berri den Jean Vautrinezen inguruan aritu zaigu Talaiatik honetan,  86 urte zituela hil zen, pasa den ekainaren 16an.  Zinemagintzan aritu ondoren, literatura mundura salto egin  eta komikigintzara bihurtu dituzte bere hainbat nobela. Hoietako bat da “herriaren garraxia” harribitxia da Mikel Begoñarentzat, eta gainera…euskaldunek ere badute bere lekua!

Datorren uztailean egingo da Amerikako Estatu Batuetako Boise hirian Jaialdi. Euskal diasporako ospakizun handiena da ziur asko. Bost urtean behin egiten da Idahoko hiriburuan, eta aurten ere mundu osoko milaka euskaldun elkartuko dira han, lau eguneko festa erraldoian. Aitzaki honi lotuz, Gari Otamendik bere gogoeta luzatu digu, uste duguna baino gehiago dugula ikasteko euskal diaspora osatzen duten komunitateengandik azpimarratuz.

Afrikak eta Afrikako literaturek ze nolako presentzia eta oihartzuna izan dute euskal literaturan? Galdera erantzuten saiatzeko, gure idazleek Afrikara egindako zenbait literatur txango gogoratuko ditugu, gurera iritsi diren zenbait Afrikako lan ere aipatuko ditugu, eta berriki argitaratu duten Mariama Bâren Hain gutun luzea (Edo, 2015) nobelaz arituko gara.

Gaurko Amaia Eluren talaiatiken, animazio digitalaren modu ezberdinak ikusteko aukera ematen digu. 2D eta 3D animazioa nola sortzen diren azaldu digu. Baina nola lortu gizakiaren mugimenduak digitalera pasatzea? Nola funtzionatzen du? Eta nolakoa da erabiltzen den teknologia?

Giro eguzkitsua heldu eta La Gallina Vasca aldizkari satirikoko guztiek erredakzioa utzi dute hondartzara joateko. Bai? Guztiek? Ez, Pello bekaduna bertan dago, lan eta lan. Nork egingo du bestela Info7rako Talaiatik kolaborazioa? Animo Pello! Laster izango duzu eguzkitan egoteko aukera, La Gallina Vasca irakurtzen akaso…

Iñaki Urdanibia nos presenta el libro ‘Poemas y poetas’, el canon poético de Harold Bloom que publica la editorial Páginas de Espuma acerca del crítico y teórico literario estadounidense. En este libro Harold Bloom presenta más de cincuenta estudios sobre poetas y sus obras, desde Shakespeare y Donne hasta Ashbery,  y como siempre, parece buscar la polémica.

Joana Irigaray nous propose une petite retrospective des événements culturels qui ont marqué ce début d’année, de Sagarra Jo á Xarnegu Eguna, en passant par le festival Xiru.

« Aurreko berriak :: Hurrengo orrialdea »