BILAKETAK

Burdinola

RSS-Podcast

aa

Denboraldi berriari ekin dio Burdinola heavy metal irratsaioak. Nazioarteko nobedadeen artean, LAMB OF GOD amerikarren “VII: Sturm Und Drang” diskoa izan da protagonista. Aldi berean, Cradle Of Filth, Hate Eternal, Powerwolf eta Midnight Priest berriena eskaini dute. Herriko Burdina atalean, berriz, Bizkaiko KNIVES bandaren “The Blackest Noose” lehen diskoa nabarmendu dute, Cheel Ghar, Extinction eta Dormanth taldeen doinuekin batera.

HeldeEstreinaldi asko izan ditu Burdinola heavy metal irratsaioak. Nazioarteko nobedadeen artean, Alemaniako DEW-SCENTED bandaren “Intermination” diskoa izan dute protagonista. Era berean, Slayer, Symphony X, Borealis eta Thorns Of Sin taldeen berriena eskaini dute. Herriko Burdina atalean, berriz, euskarazko Black Metalari tarte berezia eskaini diote. HELDE bizkaitarren “Suaren Gerizpea” nabarmendu dute, Sentimen Beltza eta Omendark taldeen doinuekin batera.

Power Metal kutsua izan du Burdinola heavy metal irratsaioak. Nazioarteko nobedadeen artean, Danimarkako PYRAMAZE bandaren “Disciples Of The Sun” diskoa izan da protagonista. Aldi berean, Helloween, Emerald Sun, Crystal Ball eta Ammunition taldeen berriena estreinatu dira. Herriko Burdina atalean, berriz, ETORKIZUN BELTZA bizkaitarren “Esnatu Gara?” lehen diskoa nabarmendu da, Kartzarot eta Flyin Freak taldeen doinuekin batera. Heavy Metal bilduma,

ParadiseLostHeavy metal alderdi guztiek antzeko emaitzak lortu dituzte hauteskundeetan. Beraz, askotariko nobedadeak dakartza Burdinola irratsaioak. Nazioartekoen artean, Ingalaterrako PARADISE LOST beteranoen “The Plague Within” diskoa izan dute protagonista. Era berean, Entrails, Civil War, Secret Sphere eta Leprous taldeen berriena eskaini dute. Herriko Burdina atalean, berriz, Rise To Fall, Ferosz, Shrapnel Meat eta Akatu bandek izan dute lekua.

Nazioarteko berrikuntzen artean NIGHTRAGE bandaren “The Puritan” izan da protagonista, Unleashed, Solefald, Blackwelder eta Oceano taldeen lan berriekin batera. Euskal Herriko metal nobedadeen artean, GOVERNORS bandaren “Su Garaian” zuzeneko diskoa azpimarratu dute, Izateafaltsua eta Mosh taldeen doinu berriekin batera.

Bi banden disko berriei tarte berezia eskainik diete Burdinola irratsaioan. Gainontzean ondoko taldeen nobedadeak eskaini dituzte: Melechesh, Evil Invaders, Europe, Manilla Road, Blast Wave eta Afire.

Astelehen gauetan heavy metal musikak lekua egiten du Info7 irratian. Burdinola saioak 60 minutuko bilduma berri bat eskaini du. Nobedadeak ez dira falta. Carach Angren, Dr. Living Dead, Mechina, Serious Black, Phoenix Rising, Dark Code, Extinction eta Pinotxet taldeen berriena eskaini dute.

Nazioarteko zein Euskal Herriko metal doinu berrien bilduma eskaini dute. Hala nola, Ensiferum, Northland, Blind Guardian, The Agonist, Napalm Death, Anestesia, Knives, A.D eta Inner Turbulence taldeen musika.

« Aurreko berriak :: Hurrengo orrialdea »