HeldeEstreinaldi asko izan ditu Burdinola heavy metal irratsaioak. Nazioarteko nobedadeen artean, Alemaniako DEW-SCENTED bandaren “Intermination” diskoa izan dute protagonista. Era berean, Slayer, Symphony X, Borealis eta Thorns Of Sin taldeen berriena eskaini dute. Herriko Burdina atalean, berriz, euskarazko Black Metalari tarte berezia eskaini diote. HELDE bizkaitarren “Suaren Gerizpea” nabarmendu dute, Sentimen Beltza eta Omendark taldeen doinuekin batera.