ParadiseLostHeavy metal alderdi guztiek antzeko emaitzak lortu dituzte hauteskundeetan. Beraz, askotariko nobedadeak dakartza Burdinola irratsaioak. Nazioartekoen artean, Ingalaterrako PARADISE LOST beteranoen “The Plague Within” diskoa izan dute protagonista. Era berean, Entrails, Civil War, Secret Sphere eta Leprous taldeen berriena eskaini dute. Herriko Burdina atalean, berriz, Rise To Fall, Ferosz, Shrapnel Meat eta Akatu bandek izan dute lekua.