Bertso musikatuen bidez egiten dugu asteko errepasoa ostiraletan. Asteko hainbat gairen inguruko bertsoak prestatzen dizkigute hainbat bertsolarik eta gero horiei musika jartzen die zuzenean Ane Arrutik gitarra hartuta. Baina gaur beste bi piraten bisita jaso dugu eta Iñaki Apalategiren bertsoei ahotsa jarri die Ion Telleriak eta musika berriz Ekain Zubizarretak bere ukelelearekin. Hobetzen ari zarete mutilak! Plazer bat!