Bertso musikatuen bidez egiten dugu asteko errepasoa ostiraletan. Asteko hainbat gairen inguruko bertsoak prestatzen dizkigute hainbat bertsolarik eta gero horiei musika jartzen die zuzenean Ane Arrutik gitarra hartuta. Gaurkoan, Nekane Zinkunegik hainbat gai ekarri dizkigu bertsotara: “Cuadrilla busca cita” saioa, monarkia edota euskal preso politikoen eskubideen defentsa. Gozatu!