BILAKETAK

Teknologia berriak

RSS-Podcast

aa

Zornotzako barnetegiko e-kluba-z hitz egin digu, gaur, Maite Goñi irakasleak. Argi dute euskara bultzatzea garrantzitsua dela, baita irakurtzea ere. Bi gauzak batuta sortu dute e-kluba, irakurle euskaldunen kluba. Hiru liburu irakurtzeko aukera eman dute: lehenengoa apirilean, bigarrena uda aldean eta hirugarrena udazkenean.

talaiatiK amaia elu Tekonologia berriak ditu beste behin hizpide Amaia Eluk. Leap Motion, eskuen mugimenduen sistema da, milimetro bateko zehaztasuna du, honek bihurtzen du balioduna.
Gailu hau, edozein erabiltzailek deskargatu daiteke, disenatzaile, programatzaile nahiz interesa duen edozeinek. Horretarako Air Space, Leap Motionen atarietan. Amaia Eluren ustez, Leap motion bezalako proposamen teknologiko berritzaileei esker, mugimenduak harrapatzeko teknologian merkatuak gero eta indar gehiago ari da hartzen, eta ez eboluzio prozesuan bakarrik, baizik eta, mugimendu iraultzaile modura.

TalaiatikETZIPM Etorkizunaz eta teknologiaz mintzo gara. Baina zertarako? Zein onura ekarri behar dizkigute teknologia berriek? Gure eskuekin hardwarea eta softwarea moldatuz, etorkizun berriak sortzen ari gara. Denon artean ate guzti horiek irekitzen saiatuko gara.

HABEk ikasmaterial berria sortu du BAGOAZ! izenburupean. Euskara-ikasle hasiberriei —A1 eta A2 mailetakoei— zuzendutako entzumena eta mintzamena lantzeko testuak eta ariketak sortu, ekoitzi eta IKASBIL atarian argitaratuko ditu. Ariketa horien inguruan aritu zaigu Maite Goñi irakaslea, eta entzumena lantzeko audio bat ere aurkeztu digu adibide gisa.

talaiatiK amaia eluAmaia Elu teknologia berriez ariko zaigu aurrerantzean Talaiatik atalean. Errealitate areagotuaz mintzatu zaigu gaurkoan. Ordenagailu bidez errealitate fisikoari birtuala den zerbait gehituz lortzen da errealitate areagotua. Tableta edo mugikorraren bidez egin daiteke.

Akting -eko Unai Bilbaok Dronak aztertu ditu, beraien erabilpen zibilak azpimarratuz.

Patxi Gaztelumendik, Gure Esku Dago kari, Euskal Herriko komunikabide artean sorturiko elkarlana goraipatu du.

Akting elkarteko Unai Bilbaok Microsoften Surface Pro 3 tableta aipatu du.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »