HABEk ikasmaterial berria sortu du BAGOAZ! izenburupean. Euskara-ikasle hasiberriei —A1 eta A2 mailetakoei— zuzendutako entzumena eta mintzamena lantzeko testuak eta ariketak sortu, ekoitzi eta IKASBIL atarian argitaratuko ditu. Ariketa horien inguruan aritu zaigu Maite Goñi irakaslea, eta entzumena lantzeko audio bat ere aurkeztu digu adibide gisa.