Lehenik eta behin, Xorroxin Irratiko esatari Fernando Anbustegik bat egin du gurekin, eta euren bueltako kontuak ekarri dizkigu irratien tartera. Tertulian, Aitor Abaroa eta Ander Perez izan ditugu, eta Irungo alardeaz nahiz jai giroko tradizio baztertzaileez hausnartu dugu. Elkarrizketaren tartean, Radiokulturakoek Anarirekin izandako solasalditik pasarte esanguratsuenak ekarri dizkigu Gorka Artetxek. Bilbo Hiriako koordinatzaile Mieltxo Monfortek Iñaki Barcenarekin aritu da energia trantsizioaz hizketan. Amaitzeko, 2013ko Gazte Danbadan terrorismoari gorazarre egitea leporatuta epaitu dituzten Ernai antolakundeko zortzi kideak eta Topatuko Iraitz Salegi kazetaria absolbitu izanaz Aitor Andak egindako balorazioa ekarri dugu eguneko adierazpenetara.