Lehenik eta behin, Ataria irratiko esatari Iñigo Terradillos batu zaigu irratien tartera, eta Tolosa aldeko kontuak ekarri dizkigu. Ondoren, Euskal Herriko Bilgune Feministako kide Oihana Etxebarrietarekin azken ‘Bilgune Kontari’-n landutako kontuen errepasoa egin dugu. Elkarrizketa ‘Klitto!’ atari digitala martxan jarri duten Malen Aldalur, Ana Iruretagoyena eta Irati Urkiolari egin diegu. Euskal antzerkigintzari buruzko tartean, EHAZEko Itziar Eliasekin egon gara, eta udan ere antzerkiaz gozatzeko planak proposatu dizkigu. Amaitzeko, Bilbo Radiokulturako lagunek Jone Idiazabalekin Errenteriako eskulangintza azokaz hitz egindakoak ekarri ditugu.