Ostiralero Interneti, sare sozialei eta teknologia berriei begira jartzen gara Talaios.net-eko Gorka Julioren eskutik. Gaurkoan, gudarako esparru bilakatu diren sateliteen orbitei buruz hitz egin digu. Teknologia merkatzearekin batera satelite berriak bidaltzeko aukerak biderkatu direla aipatu digu baina kostuen aldetik interneterako sarbideen artean aldea dagoela ohartarazi digu, gurean esaterako, Hegoaldean banda zabala eskuratzeko dagoen aukera merkeena Iparraldean baino 13 euro garestiagoa da.