Astotxo egunaren bultzatzaile dira Giasel elkarteko kideak. Elkartea osatzen duten 25 kideen artean 35 asto dituzte eta baserrietan garbiketarako eskaintzen dituzte. Asteburuan egin berri duten Astotxo Eguna nola joan den ikusita gustura agertu dira. Ehun astok hartu du parte lehiaketan. Eta Joxpi Insaustik azaldu dizkigu astoaren eta elkartearen ezaugarriak.