Hegoaldeko ostatuaren saio honetan Six Degrees diskoetxe kaliforniarrari eskainiko diogu saioaren amaiera aldeko tarte berezia. Musika etnikoa eta elektronika uztartzen iaioa den diskoetxeak alor horretako ertista eta diskorik interesgarrienetako batzuk kaleratu ditu azken hamar urtetan; Issa Baggayoyo, Banco de Gaia, Cheb y Shabah, Midival Punditz, Karsh Kale, etab…. Horretaz gain Tarkan pop izar Turkiarraren azken lana estreinatuko dugu “Metamorfoz” non kantariak bere alderik “rockeroena” erakutsiko digun. Horrekin batera Jidka kantari eta aktore Somaliar/ Italiarraren “Saba” lehen lan luzea aurkeztuko dizugu. Beste emakumezko kantari batzuek; Susheela Raman, Gigi… ibilitako bidetan dabil Jidka, baina, hala eta guztiz ere, aipagarria da lehen diskoaren emaitza.