Iruñeako alde zaharrean Lucio Urtubia igeltsero nafarrarekin zabaldu berri dute gune antiautoritarioa. Ian Tabar kidea izan dugu gidari. Liburutegia, bideotegia, taldeak biltzeko lekua eta ikastaroak egiteko guneak ditu. Irekia, asanblearioa eta autogestionatua izango dela azaldu digute.