Hiru hilabetez prestaketan ibili ostean dator igandean V. Kongresua. Bailaretan ponentziak, gaiak  eta ezin ulertu zaharrak landu ostean. Eneko Dorronsorok eta Begoña Aristik, sindikatuak betetzear dituen 30 urte hauetan lorpen eta ezintasun handiak izan dituztela onartuz, ibilbide berri bati nola ekingo dioten azaldu digute. Hernanin igandean egingo den kongresuan parte hartzeko deia egin dute.