Donapaleun, Ainharbeko Kako baserria nori saldu erabakiak istiluak sortu ditu. Larrañaga edo Gachenen nekazal proiektuak izango dute bertan jarraipena, Parisen bizi den jabeak salmenta egin ostean. ELB Larrañagaren alde ari da bertan, aurreko artzainaren ardiekin jarraitzea naturalki ematearen alde dago. Panpi Santa Marie, ELBko Administrazio kontseiluko kideak azaldu digu zergatik ari den gatazkatsua gertatzen.