Udal hauteskundeetan %96ko parte hartzea izan dute Lapurdiko bi herri hauetan, eta parte hartu duten gehiengoak herri kontsultan ere eman du iritzia. Parisek inposatu nahi duen AHTaren aurrean, hautetsiak aukeratzea bezain garrantzitsua dela etorkizunerako proiektu honen aurrean ere iritzia ematea ulertu dute herritarrek.