Katuk morun musika saioan Nick Cave & The Bad Seeds-en disko berria aurkeztu da. Dig!Lazarus, dig!!! izenburua du abeslari australiarraren azken lanak, eta berau aurkezteko Donostian izango da apirilaren 24an. Caveren kantuek osatu dute saioaren lehen zatia, baina ez da interes gune bakarra izan. Inoren Ero Ni eta Sorkun & Vicepresidentesek ere disko berriak plazaratu dituzte, eta horien berri ere eman da Katuk Morun-en. Espainiako taldeek halaber, leku handia hartu dute saioan, Grande Marlaska, El Guincho eta Astruden eskutik.