Aktualitate politikoari dagokionez, ETA erakunde armatuaren azken oharra eta Arrasateko ANVren aurkako zentsura mozioak sortu duen egoera aztergai izan ditugu, besteak beste. Euskararen normalizaziorako bidean, Kontseiluak kaleratu duen “Euskaraz Bai” adierazpenaz eta Lakua eta Nafarroako gobernuen arteko elkarlanaz mintzatu gara.