Idazleen PEN mundu erakundeak Writers in Prison Committee-ko ( Idazle Presoen Batzordea, WiPC) urteko bilera burutu du Glasgow-n, Eskozian. Urtzi Urrutikoetxeak eta Lutxo Egiak, Euskal PEN Klubeko batzordekideek, Egin eta Egunkaria auzien egungo egoeraren berri eman dute, zehazki, Jabier Salutregi eta Teresa Todaren kasuak jarri dituzte mahai gainean. Horren berri eman digu Urtzi Urrutikoetxeak.