Suzi olinpikoak Parisen izan dituen gora beherak aipatuz abiatu dugu solasaldia. Zentsura mozioen ekimenak edota Bilboko udalean jarritako bandera española ere aipagai izan ditugu. Amaitzeko, emakumeen aurkako indarkeriari eta asteburuan izango diren Euskal Herriko IV. Jardunaldi Feministei egin diegu erreferentzia.