Emakumeen aurkako indarkeria eta asteburu honetan izango diren Euskal Herriko IV. Jardunaldi Feministak hartu ditugu abiapuntutzat. Baina azken egun hauetako lan istripuak ere aztergai izan ditugu. Baita Estatu españoleko inbestidura saioa eta EAJk ANV dagoen udaletan bultzatu nahi dituen mozioak ere.