Merkatuan esne asko dagoela argudiatuta, esne industriak jatorrizko prezioa 0,06 zentimo arte jaitsi nahi du. Honen aurrean protesta egin dute Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako abeltzainek Gasteizen. EHNE sindikatuko Jon Ultzik adierazi digu, esne industria prepotentzia eta inposizioz jokatzen ari dela eta honek baserritarrei ezengonkortasun handia ekartzen diela. Behi eroen auziaz ere mintzatu gara berarekin; EHNEk bertako produkzioaren aldeko apustua egiteko eskatu dio administrazioari.