Ipar Euskal Herriko Batasunako hainbat militanteen kontu korronteak blokeatu izanak eman digu hizketan asteko gaia. Baina ANVren aurkako mozioak eta aurkeztu berri den “Maltzagako Mahaia” ekimena hizketagai izan ditugu. Irlandako gatazka politikoari begira ere jarri gara, baita Estatu frantsesan transgenikoen lege berriak sortu duen egoerari ere. Amaitzeko, Euskal Herriko IV. Jardunaldi Feministen garrantzia nabarmendu digu Haizpeak.