Bilboko Gugenheim museoko finantza zuzendari Roberto Cearsolo kaleratu dute, desfalkoa egin eta ia 500.000 euro lapurtu izateagatik. Gertakari honen harira, 1997an, museo honen eraikuntzak euskal kulturgintzan sortu zuen oposizioa eta kritika ekarri nahi izan dugu gogora Iñaki Uriarte arkitektoarekin. Ordungo aldarrikapenek egun oraindik bizirik jarraitzen dutela nabarmendu digu.