Oraingoan Iruñeako Wagon Cookin taldea elkarrizketatu dugu. Garaialde anaiek disko berria kaleratu zuten duela hilabete batzu eta hori aitzaki hartuta egin dugu solasaldia. Wagon Cookin Europa mailan jazza, soula, funkia eta erritmo elektronikoak elkartzen dituen talde dotoreenetakoa da eta apairailu elektronikoekin batera hezur haragizko musikariekin lan egiten du. Disko berria bikoitza da eta taldearen bi aurpegiak erakusten ditu; lehenengoa lasaiagoa, arimaren eremuan murgiltzen diren abeslari gonbidatuekin osatua eta bigarrena berriz, ilunagoa, erritmikoagoa eta dantzalekuetara zuzendua. Diskoaz eta taldearen ibilbide aberatsaz hitz egiteko aukera izan dugu.