Hasiera ekitaldia Kortes herrian egin ostean, maiatzaren 31n Donostian izateko ibilbidea hartu du abiadura handiko trenari buruzko informazio kamioiak. Elkarrizketa ugari bilduz egin duten bideoa eta argazki erakusketa erakutsiko ditu herriz herriko ibilbide horretan. AHTren trazatuaren araberako ibilbidea egingo badu ere, zentral termikoek, hondakindegiek eta harrobiek herri gehiago kaltetuko dituela azaldu digu Jone Etxeberriak. AHT bai/ez terminoetan ez dute eztabaidarik eman nahi. Aldiz, nolako garraio eredua bultzatu nahi den eztabaidatu nahi dutela argitu digu AHT Gelditu! Elkarlaneko kideak.