Polizia espainolak bere Plentziako etxean atxilotu du gaur goizean Fernando Etxegarai, espetxean 21 urte igaro ondoren, orain Parot dotrina delakoa aplikatuta, beste lau urteko zigorra bete arazteko. Info Zazpi irratiak orain gutxi Etxegaraik berak, Euskal Herrian normaltasunez bizitzeko hautua egin ondoren, hainbat kazetariei eskainitako elkarrizketa bildu du.