Ezkerraldeko azken polizia operazioa eta atxiloketak, besteak beste, Fernando Etxegarairena, izan ditugu hizpide. Baina maiatzaren lehenera begira ere jarri gara Garirekin, baita Abiadura Handiko Trenaren proiektuak ekarri dizkigun azken gertakarietara ere. Amaitzeko, Boliviako azken erreferenduma eta honek Hegoameriketako testuinguruan duen garrantziaz mintzatu gara.