Lehen aldiz, Estatu frantseseko parlamentuak hizkuntza gutxituen lege esparruari buruzko eztabaida burutu du baina ez dute egiturazko aldaketarik adostu. Horrelako oinarrizko eztabaida bat 2008 urtean historikotzat jotzea lotsagarria dela esan digu Paul Bilbao Hizkuntza Eskubideen Behatokiko zuzendariak. Geure hizkuntza eskubideak legedi batean barnebiltzen ez diren bitartean, ez dagoela betebeharrik eta beraz, eskubide horiek urratuak izaten jarraituko dutela gaineratu du.