Hitz horiekin amaitu du elkarrizketa Xabier Zubizarreta Arrasateko herritar eta alkate ohiak. Grebaren erantzun arrakastatsua aipatzeaz gain, mobilizazioetan izan den herritarren parte hartzea nabarmendu digu, “adin eta ideologia anitzetako herritarrak irten dira gaur kalera, inoiz gutxi manifestazioetara joaten den jendea”. Inoren kausa herritarrek bere egin dutela gaineratu du alkate ohiak, herritar bezala irainduak eta minduak sentitu baitira. Ino udaletxean izan arte ez dutela etsiko nabarmendu du Zubizarretak baina bitartean, ezker abertzaleak alkatetzarekin jarraituko duela ere ziurtatu du.