“Administrazioak egungo nekazal politikarekin jarraitzen badu sektorea desagertu egingo da; are gehiago, erabateko elikadura dependentzia ekarriko du horrek”. EHNEko Mikel Kormenzanak azaldu digu hori guztia. Abeltzaintzak inoiz izan duen krisirik larriena bizi duela dio  Kormenzanak, baina kalean ez dela horren inguruko eztabaidarik. Elikadurak nondik datozenaren garrantzia, Euskal Herrian ekoizteak duen garrantzia ez dabiltza herritarren ahotan haren esanetan. Aldiz, Kormenzanak gaineratu duenez, gero eta jende gehiagok egiten du bertako elikagaien apustua.

Prezioen igoerak jarri du eztabaida mahai gainean eta maiatzean zehar Europa guztian zabalduko den gaia izango da. Azkenik, maiatzaren 20tik aurrera mobilizaioak gogortu egingo direla ere aurreratu digu.