1983an lehenengo Herri Urrats egin zenez geroztik, 25 urte pasa dira. Egun ordea euskara eta ikastolen aldeko festak urteroko desafio biri gutxienean erantzuten dio: ikastolen berritzeak ahalbideratu eta Senperen bilduko den jendetza egoki atenditu. Alain Boscq Herri Urrats Elkartekoa da eta berak azaldu ditu aurtengo edizioak dituen berezitasunak eta nahiak.