Andoni Tolosa musikazala amorratua da. Gustuko duen musika zabaltzeko bide desberdinak erabiltzen ditu (irratia horien artean) eta musika sortzaile bezala Morau ezizena erabiltzen du. Agotak taldearekin batera disko berria kaleratu du, Kalamidadiak izenekoa. Diskoari buruz eta musikari buruz hitz egiteko elkartu gara berarekin eta beti bezala, eskaini diogun ordubetea motx geratu zaigu esan behar dituen guztiak entzuteko.