Iturri, eserleku, zuhaitz, 3 eskultura eta bereziki 3.400 izenen testigantza azaltzen duen ormak osatzen du Memoriaren Parkearen oinarrizko elementua. Fusilatu eta desagertuen senitartekoek, memoriaz gain, egun daukaten elementu garrantzitsu bakarra da hau. Duintasunak, senitartekoen oroimen eta indarrak, eta instituzio zein jendearen aportazio ekonomikoek ahalbideratu dute proiektua. Alargunen Herria elkarteko eta Desagertuen eta Fusilatuen Senitartekoen elkarteko Joseba Aseolazak eman dizkigu azalpenak.