Legutioko atentatuak utzitako egoeraz eta Estatuaren eta erakunde armatuaren indarkeriaz mintzatu gara. Baita Guardia Zibilaren alde alderdi abertzale gehienek agertu duten jokabideaz ere. Oro har Estaturik gabeko herrien etorkizuna eta Palestinako herria ere mintzagai izan ditugu, “Nabka” egunaren urteurrenaren karira. Amaitzeko, emakumeen aurka Iruñean gobernu españolak eta poliziak izandako jarrera izan dugu hizketa gai.