Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala sinatu zeneko 60. urteurrena bete dela eta, itunaren aldeko kanpaina abiatu du Gasteizko gobernuko Justizia saileko Giza Eskubideen zuzendaritzak. Horrela, giza eskubideen alde konpromisoak biltzeko xedez adierazpen bat kaleratu dute aste honetan, zehazki, 11 pertsona ezagunek aurkeztu dute, horien artean gurekin izan den Garbiñe Biurrun epaileak. Berak azaldu dizkigu adierazpen honek barne biltzen dituen xehetasunak.