Hausnarketa horixe utzi digu Iñaki Antiguedad EHUko irakasleak, atzo Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako kanpusetako hauteskundeek utzitako emaitzen aurrean. Juan Ignacio Perezen hautagai bakarrak aurrera egin ez izanak hutsunea utzi du unibertsitatean eta orain udazken aldean izango diren hauteskundeei begira jartzen gaitu. Baina hauteskundeez haratago, nolako unibertsitatea nahi dugun eztabaidatzeko beharra ikusten du Antiguedadek eta hor bi aukera ikusten ditu: Euskal Herrian txertatutako unibertsitatea edo Espainiko unibertsitate probintziala.