Kaleko Mobida saioaren gai nagusia joan den asteburuko Txarrantxa Rock jaialdiaren hirugarren urtemuga izan da (HBB, Never Surrender, Enboskada, The Last Strength). Ondoren Hell Beer Boys-en disko berria aipatu da, “No penseis por mi” izenekoa eta kantu batzuk entzun dira . Ondoren, eta agendaren barruan, arrazakeriaren aurkako Alonsotegiko akanpada eta Ondarroako kontzertua (Halbstarke, Jonny Gerriwelt, Ultima Sacudida eta Overdose TV) aipatu dira.