Ez, ez dira egitezko bikotea Sa Dingding eta Justin Townes Earle. Gainera batak Txinar musika pop elektronikoaren ildoetara hurbildu du, aurten BBC world music sari prestigiotsua irabazi duen Alive diskoan. Ez da bide berria, aurretik Dadawa eta enparauek jorratutakoaren jarraipena baizik. Justin Townes Earlek berriz folk, country, eta rock lehor eta sendoaren bideak jorratu ditu The Good Thimes bigarren diskoan. Horietaz gain Ethnomecanica talde Eslobeniarrak The Rolling Stones taldea bertsioneatzen entzun genuen eta Walkabouts zein Lunak Serge Gainsbourg bertsioneatzen entzun genituen.