Bertako gobernuetako ateak behin eta berriz itxita topatu ondoren, Bruselara jo dute euskal preso politikoen senide eta lagunek Europar parlamentuko ordezkariekin bildu eta bi Estatuetan barraiatuta dauden errepresaliatu politikoen berri emateko. Ikaratuta, harrituta, kezkaturik topatu dituztela azaldu digu Irati Aranzabal Etxerateko ordezkariak eta haietako asko presoen egoerari jarraipen zuzena egiteko prest ere bai.