Bea Elissalde Itsas Begia elkarteko kideak arrantzaleen grebak hizpide izan ditu. Gasoilaren prezio gorakadak arrantzaleak gogorki hunkitzen dituela esaten da. Baina zein arrantzale eta itsasuntzi mota krisi honen ondorioak jaisaten dituzten guttitan aipatzen da. Elissaldek batez ere “pelagiko” untziak direla azpimarratu du, zer nolako arrantza nahi dugun galdetuz.