Ondorio horretara heldu dira AHT Gelditu! Elkarlaneko kideak. Azpiegitura erraldoia ez dela euskal herritarrentzat pentsatua, gure gizarte eredu propioaren kontrakoa dela eta geldi daitekeenaren mezua iritsi da herritarrengana. Asteburuan egin den nazio manifestazioaren erantzuna oso positiboki baloratu du Jone Etxeberriak.