Helduen euskalduntzean aritu da lanean 1972z geroztik Sagrario Aleman eta ondo ezagutzen du esparru hori. Horregatik kritiko azaldu da instituzioekin eta  jendartearekin helduen euskalduntzeak indar handiagoa jaso behar lukeela esan duenean. Helduen euskalduntzeak ez du izan orain arte inolako plangintzarik Sagrarioren iritzian eta norbanakoaren bizkar utzi izan da euskalduntzea, norbanakoa ikaslea ala irakaslea izan.