HIRU Euskal Herriko Garraiolari Autonomoen Sindikatuak asteburuan Altsasun 300 dik gora garraiolari bilduta egin duen asanbladan grebarekin ez bat egitea erabaki du. Horren arrazoi nagusia Espainiako Fenadismer sindikatuak jendearen haserreaz baliatu eta garraiolariak engainatu nahi dituela izan da. Estitxu Ugarte HIRU sindikatuko idazkari teknikoak eman du elkarrizketa honetan argibide gehiago.