Berriak entzuterakoan bi mundutan bizi garela iduri du. “El correo”ko atentatua ondotik, adierazpen askatasunaren aldeko iritzi ainitz irakurri edo entzun dira. Baina azken horiek beste hainbat aldizkari, egunkari edo irratien itxierak ez dituzte kondutan hartu. Aitor Renteria kazetariak kontradizio horiek oinarritzat hartuz, Ekainaren 14an Baionan eginen den errepresioaren aurkako manifestaldira joaiteko deia egin du.